8€   Nuevo

Bazen behin eta askotan, errealitate bat eta errealitate asko, baita fantasiazko kondaira zirenak ere. Horietalo bat, gizon batena da: Benito Otazua, Bizkaiko herritxo batean jaioa, Urdulizen hain zuzen. Gizon hori ume izan zen eta jolasten zen, irudikatzen zuen... Gazte izan zen eta amesten, esperimentatzen... zuen. Eta heldua izan zenean aurretik ikasitako guztia partekatzea erabaki zuen: bai ezagutu zuen pertsonek irakatsitakoak bai irakurri eta idatzitako bere pertsonaien bizipenak... Eta berben bitartez egin zuen, bere bizitzan zehar hitz egindako eta sentitutako euskarazko berben bitartez...